domingo, 15 de septiembre de 2013

1. GAIA. ESPAZIO FISIKOA: gure bizilekua

1. GAIA: Munduko klimak.




Egin hurrengo jarduera:
Munduko klimak

1. GAIA: Proiekzio kartografikoak, eta nola aurkitu puntu bat KOORDENATU GEOGRAFIKOEN bidez ( bideoak gazteleraz)

Proiekzio kartografikoak:





KOORDENATU GEOGRAFIKOAK:

1. GAIA: Erliebe unitate nagusiak

KONTINENTEETAKO ERLIEBEA
  • Mendia: Induruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia.
  • Mendikatea: Elkarrekin loturiko mendi multzo handia.
  • Ibarra edo Harana: Inguruko eremutik nabarmen ondoratzen den lur zatia ( sakonune baten antzera).
  • Ibai Harana: Ibai batek sortutako harana.itxura du.
  • Glaziar Harana: Glaziar batek sortutako harana. U itxura du.
  • Arroa edo Sakonunea: Inguruko eremutik nabarmen ondoratzen den lur zatia. Plaka tektonikoaren ondoratzeak sortu du.
  • Ordokia edo Lautada: Eremu lau zabala. Itsasoarekiko altuera edo altitude txikia duena.
  • Goi Ordokia edo Meseta: Eremu lau zabala, baina itsasoarekiko altitude handia du.
 KOSTALDEKO EDO ITSASERTZEKO ERLIEBEA
  • Itsasadarra: Lehorrean barnera sakon sartzen den itsaso zatia.
  • Fiordoa: Itsasadarra da, baina glaziar batek sortutakoa.
  • Lurmuturra: Itsasoan barnera, itsasertza baino gehiago sartzen den lur zatia.
  • Penintsula: Alde batetik ezik, urez inguratutako lurraldea.
  • Istmoa: Penintsularen zatia da. Penintsula eta itsasertza lotzen dituen lurr tarte estua.
  • Golkoa: Lurrean barneratzen den itsaso zati zabala. Itxura biribildua du.
  • Badia: Golko txikia da.
  • Uhartea: Alde guztietatik urez inguratua dagoen lur zatia.
  • Artxpielagoa: Elkarren artean hurbil dauden uharte multzoa.
 OZEANOTAKO ERLIEBEA
  • Dortsal Ozeanikoa: Ozeano azpiko mendikate handi eta zabalak.
  • Itsas hondo abisala: Ozeanoetako alderik sakonetako lurralde laua.
  • Ozeanoko fosa: Ozeano azpiko sakounea.
  • Plataforma kontinentala: Itsasertzararen jarraipena itsasoa; oraindik kontinentearen lurrak dira, ez itsas hodoarenak. Batzuetan kilometro gutxiko zabalera dute, bestetan  berriz asko. ( ikusi irudia zer den ulertzeko)
  • Kontinente ezponda: Kontinente ertzean, plataforma kontinentalaren eta itsas hondo abisalaren arteko eremu maldatsua ( ikusi irudi zer den ulertzeko).

1. GAIA : Lurrazaleko plaka tektonikoen mugimendua milioika urteetan

Plaka tektonikoen teoria:

Plaka tektonikoak litosfera zati zabalak dira, eta haien mugimenduak munduko egitura gehienak sortzen dituzte. Horregatik, teoria honen arabera, litosfera ez da geruza etengabea, baizik eta plaka litosferiko edo plaka tektoniko askotan dago zatituta. Haien tamaina, ez da beti berdina; handienek 80 milioi kilometro karratu baino gehiago izaten dituzte, eta txikienek, milioi bat edo kilometro karratutik behera (mikroplaka). Lodieraren aldetik ere, asko aldatzen dute; ozeanoetatik gertu daudenek 15 kilometroko lodiera izaten dute, eta mendikate batzuen azpikoek, ordea, 150 kilometrotik gorakoa.